Argiaren izaerak betidanik jakingura eragin du gizakiarengan.
Teoriarik zaharrenak postulatzen zuen begiek igortzen zituztela izpiak. Geroago, onartu zen ikusten diren objektuetatik zetorrela argia, eta begian ikusmen-sentsazioa sortzen zuela.
Historian zehar, argiaren izaera azaltzeko bi teoria nagusi egon dira eztabaidan: ea partikulez osatuta dagoen edo uhina den.
Newton-en eredu korpuzkularrak ondo azaltzen zituen islapen- eta errefrakzio- legeak, nahiz eta hipotesi faltsuak erabili.
Huygens-ek proposatu zuen eredu ondulatorioak, ostera, difrakzioa eta interferentzia fenomeno berriak korpuskularrak baino hobeto azaltzen zituen.
Zientzia aurrera joan ahala eta fenomeno berriak aurkitzean, uhin-teoriak gero eta indar handiagoa irabazi zuen, eta horrekin batera eredu korpuskularra baztertuz joan zen. Baina XIX. mendearen bukaeran, fisika kuantikoaren hastapenekin, fusionatu egin ziren bi teoriak.