Newton-en legeak ezin dira erabili argiaren abiaduraren ingurutik higitzen diren gorputzentzat.
XIX. mendearen bukaeran eta XX. mendearen hasieran zenbait fenomeno berri aurkitu ziren Fisikako lege klasikoen bidez argitu ezinak.
Baita ere, sistema mikroskopikoen portaera azaltzeko lege klasikoak ez ziren betetzen.
Orduko zientzialariak beste Fisika berri bat aurkitu beharrean zeuden eta, hortik sortu zen Fisika kuantiko delakoa.
Fisika honen jatorria Planck-en teorian datza: energia igortzen eta zurgatzen da paketeka, ez modu jarraian, eta energi paketei "kuantu" izena eman zien.