Oso zaila da ulertzea kontakturik gabeko elkarrekintzarik egon daitekeela ere: erakarpen grabitatorioa, kargen arteko indar elektrikoak, imanak...
Fenomeno horiek azaltzeko eremu fisiko delako kontzeptua asmatu zuten zientzialariek.
Gorputz batek bere ingurunea perturbatzen du nolabait, eta bertako magnitude fisiko bat aldatu egiten da.
Sarritan, eremuaren kontzeptua abstrakzio matematiko bati dagokio, ikusezina baina neurgarria den magnitude fisiko baten aldaketa kuantifikatzeko. Esaterako, tenperatura (solido bat berotzean), presio atmosferikoa, indar-eremua.
Eremuak kuantifikatzeko eremuaren intentsitate izeneko magnitudea erabiliko dugu.