Estatika Mekanikaren atal bat da.
Estatikak ikasten ditu indar orekatuen menpe dauden gorputzak. Hots; geldirik edo higidura zuzen uniformez dauden gorputzak.
Garrantzi handikoa da Ingeniaritzan egiturak kalkulatzeko. Egiptoko piramideen eragileek erabiltzen zituzten Estatikaren oinarriak eraikuntzetan.
Gai honetan bakarrik puntu materialaren (dimentsio mespreziagarriko gorputza) estatika ikasiko dugu, kontuan hartu gabe errotazioak.
Estatikaren baldintza nagusia da: gorputzaren gain ari diren indar guztien baturak edo erresultanteak nulua izan behar du,
F=0