Partikularen estatika ikasten dugunean, partikulatik bertatik indar guztiak pasatzen dira eta ez dute errotaziorik sortzen
.
Aldiz, solido zurrunaren estatika ikastean indar guztiak ez dira zertan pasatu behar solidoaren grabitate-zentrutik eta biraketa kontuan hartu behar dugu.
Biraketaren edo errotazioaren erantzulea indarren momentua da.
Solido zurrunaren estatikaren baldintzak honako hauek dira:
gorputzaren gain ari diren indar guztien baturak edo erresultanteak nulua izatea.
edozein puntuarekiko indar guztien momentuak nuluak izatea.
F=0 eta M=0
Indarren eta momentuen arteko oreka derrigorrezkoa da gure munduko egitura erraldoiak sortzeko: zubiak, garabiak, presak, eraikuntzak...