Erradioaktibitatea XIX. mendearen bukaeran aurkitu zen. Harrezkero, isotopo erradioaktiboen erabilera gero eta gehiago garatu da.
Erradioaktibitatea eta energia nuklearra hitzak entzuten ditugunean beti zeozer kaltegarria dela uste dugu. Logikoa da, eremu militarrean erabili delako eta, batez ere, 1986an Txernobilen gertatutako istripua izan ondoren.
Nolahahi ere, erradioaktibitateak beste aplikazio batzuk ere baditu: minbiziaren tratamenduan, fosilen datazioan, materialen barne egiturak aztertzeko...