4 taldetan banaturik, itsatso eta hondartzaren arazo nagusiez ezagutuko ditugu.
ALIENS KOSTALDEAN
Duela hamarkada batzuk, estralurtarrek Lurra mendean hartuko zuten beldur zen gizartea. Alabaina, Lur planetako hainbat espezie arriskuan jarri dituzten bizidunak ez dira espaziotik etorri, lurtarrak dira.
Jatorriz eskualde batekoak izan baina beste batean zabaltzen diren espezieei espezie inbaditzaileak esaten zaie. Horiek erraz ugaldu eta modu ezin hobean egokitzen dira bizileku berrira eta, askotan, harrera-ekosistemako jatorrizko espezieak arriskuan jartzen dituzte. Halako inbasioak, munduko biodibertsitatea gordetze aldera arazo larria izateaz gain, konpontzeko zailak dira. Halaber, kalte ekonomikoak eta osasun arazoak ere sor ditzateke.
Espezie inbaditzaile gehienak giza jardueraren ondorioz lekualdatu dira, askotan helburu ekonomikoak direla eta. Oro har, bi motatako inbaditzaileak bereizten dira: nahita sartu diren inbaditzaileak eta nahi barik sartutakoak.
Itsasoan, 1. motako ezagunenetakoa Caulerpa taxifolia itsas belarra da. Jatorriz tropikala da, eta 1984 inguruan heldu zen Mediterraneora. Antza denez, Monakoko akuariokoek itsasora bota zituzten, garbiketa egiten, irautea lortuko zutela pentsatu ere egin gabe.Nahi barik sartu diren inbaditzaileak inor konturatu gabe ekosistema arrotzean sartzen diren espezieak ere, askotan gizakiei esker bidaiatzen dute. Mundu osoko zenbait muskuilu eta arrain espezie itsasontziekin batera ailegatutakoak dira. Hutsik bidaiatzen duten zamaontziek egonkortasuna handiagotzeko ura erabiltzen dute lasta modura, eta kargamentua jasotzeko ura askatu egiten dute. Jatorrian jasotako urarekin batera, ontziek espezie bizidun ugari harrapatzen dituzte; ura helmugan botatakoan, espezie horiek guztiak ere askatu egiten dituzte. Beste bideak hauexek dira: itsatsontzien korkoetako sedimentuak, hondakinen isurketak, arrantza egiteko edo kultibatzeko espezien inportazioa (zizareak, ostrak...)
Inbaditzaile biologikoei aurre egiteko modu egokiena ezartzen ez uztea da; hau da, inbaditzaileak batetik bestera ez joateko neurriak hartzea. Nazioarteko Itsas Erakundeak, esaterako, lasta-ura itsas handian aldatzea gomendatu die zamaontziei. Ingurune horren eta ur gezatakoaren arteko aldeak handiak direnez, itsasotik ekarritako espezieak ez dira helmugako ekosistemara egokituko eta ez da inbasiorik gertatuko. Bestalde, txalupa motordunen jabeei mugitu aurretik ontziak ondo arakatzea eskatu zaie. Espezie inbaditzaileak aintzat hartu behar direla jabetuta, hainbat egitasmo abiatu dira han eta hemen, toki bakoitzean dauden espezie inbaditzaileak detektatzeko eta haien eragina aztertzeko. Nazioartean, GIPS, Espezie Inbaditzaileei buruzko Programa Globala, sortu zen 1997an.
Euskal Herriko kostaldean 80.hamarkadetatik ikerketa batzuk garatu dira, batez ere Sargassum muticum algarekin. Gaur egun 250 espezie inbaditzaile baino gehiago identifikatuta daude, algak, poriferoak, cnidarioak, anelidoak, krustazeoak eta artropodoak.
Gehiago nahi?
Informazioa: