09. Sakeleko jokoak

Ekosistemak menperatuta daude, ez da? Lagunekin partekatzeko momentua heldu da eta jolastea egiteko modurik onena da. Pentsatu, hondartza-eguna, bainua harturik, eguzkitan jarrita...eta hara non ingurugiroa hobeto ezagutzeko jolas batzuk poltsikotik ateratzen dituzu!

Hondartzako jolasak

  1. Talde bakoitzak ikasitako bi gai aukeratu eta gero (ekosistemak, moldaerak, harreman trofikoak...) jolas pare bat eraikitzen ditu Educaplay edo Celebriti aplikazioen bitartez.
  2. Kontutan hartu hondartzara eramateko jolasak direla, beraz, hondartzan bertan ikusi ahal duguna irudikatu behar dute.
  3. Jolasak ez bikoztea garrantzitsua da, noski, guztion arteko bilduma handia lortzeko. Horretarako, gaiak banatzeaz gain, talde bakoitzak garatuko dituen jolas-mota ere planifikatuko dugu.
  4. Bukatu ondoren, proiektuaren web-orrian kapsulatuko, besteei erakutsiko eta partekatuko ditugu, beren sakeleko telefonoan eraman ahal izateko.
  5. Talde bakoitzak bere jolasen esteka irakasleari bidaliko dio e-mailez, begirada bat botatzeko.
  6. Jolastera! Ikasitakoa birpasatzen dugu jolasen bitartez.

Educaplay /Jolas-mota:

Tutoriala:

Adibide bat: Ekosistema (Oihana Alberdi Elorriaga )