07. Aktibatu!

Itsasoko edo beste ekosistema bateko ingurugiro-arazoak ezagutzea ez da nahikoa. Lehendabizi kontzientziazio eta gero ekintzaraino heltzera ezinbestekoa da. Hau da jarduera honen helburua. Atera burutik zure irudimena eta sormena!

Zure testuinguruko pertsonak ( ikaskideak, irakasleak, familak...) konzientziatzeko ideien lehiaketa baten deialdia egingo dugu. Gaia: itsasoko arazoak eta hauen kontra jotzeko ideiak.

  1. Guztion artean itsasoko problematikoei buruzko irudiak eta argazkiak bilatzen ditugu (kutsadura, plastikoak, arrantza, turismoa...) eta horma-irudi erraldoi batean kokatzen ditugu gure ikastetxeko sarreran.

  2. Eskola Komunitateari saihezteko ideiak eskatzen dizkiogu denboraldi batean. Ideiak papertxo berziklatu batean idatzi eta, txintxeta baten bidez, nahi duten irudiaren ondoan kokatzen dituzte.

  3. Ikasgelan, ideiarik sortzaileenak aukeratzen ditugu eta lana banatzen dugu gure artean. Norbanako lana da. Nork, ideia bat hartuta, garatzen du aukera hauen bitartez:

  • Ikastetxean ekintza aktiboa egiteko gidoia ( edo etxean, edo hondartzan edo auzoan...)

  • Kolektibo bati zuzendutako logotipo edo pegatina baten diseinua

  • Objetu baten diseinua ( kamiseta, edalontzia...)

  • Horma -irudi publizitarioa

  • Ekintzaren dekalogoa

  • ...

Bakoitzak bere lana klasean erakutsiko du eta onenak aukeratzeko bozketa egingo dugu.

Adibide batzuk: