03. Plastikozko ozeanoak

4 taldetan banaturik, itsatso eta hondartzaren arazo nagusiez ezagutuko ditugu.

PLASTIKOZKO OZEANOAK

external image 1423754724_622856_1423755870_noticia_normal.jpg

Plastikoa era masibo batean erabiltzen duen hirugarren belaunaldia gara. Gaur egun, 300 milioi tona plastiko ekoizten da urtero gutxi gorabehera. Plastikoa erabilgarria baita oso, baina badu bere alde iluna ere: 1970eko hamarkadatik, material horren milioi bat tona inguru jausi da itsasora. Cadizko Unibertsitateak koordinatu duen ikerketa batean aurkitu dute 7.000 eta 35.000 tona artekoa dela guztira ur azalean metatuta dagoen plastiko kopurua. Malaspina itsas espedizioak, 2010ean, bildutako datuak izan dira ikerketa horren oinarrizko lehengaia. Azkenaldian sarri agertu dira hedabideetan plastiko hondakin metatuen ondorioz itsaso zabalean osatutako irla modukoen argazkiak. Plastikoa eremu zehatz batzuetan kontzentratzen da bereziki: zurrunbilo ozeanikoetan. Jakina da itsas dortokak eta beste zenbait animalia itota hiltzen direla plastiko handiak irentsita. Herbehereetan, material hau topatu dute ikerlariek aztertu duten hegaztien %95aren urdailean; Alemanian, plastikotik datozen produktu kimikoak topatu dituzte animalien ugalketa organoetan, eta Californian, gora doaz tripak plastiko zatiz beteta hiltzen diren balea eta izurdeen kopurua.

Mikroplastikoak, ordea, ez dira hain begibistakoak, baina kaltegarriagoak dirudite. Izan ere, zentimetro batetik beherako erradioa duten plastikoak dira nagusi ozeanoetako ur azalean eta zooplanktonak eta arrainek jaten ote dituzten. Material hauen efektua kate trofikoetan ikusiko dugu, produktu kimikoak pixkana elikagai katean sartzen direlako (DDTa edo PCBa)Plastikoa itsatsoan egongo da mendeetan zehar, degradatzeko denbora luzea behar duelako, batez ere sakonera handian badago, oxigeno gutxi eta argirik ez baitago han, plastikoa deskonposatzea eragiten duten bi faktoreak. Gauzak horrela, bertan geratuko da hori ehundaka urtez. Ozeanoak munduaren zabor ontzi bihurtzen ari dira. Kilometro koadro bakoitzak 74.000 plastiko pieza ditu bataz beste. Hondakin hauek ehundaka mila animalia hiltzen dituzten urtero. Zer eragingo du epe luzean plastikoaren kutsadura honek? Zer egin dezakegu ozeanoak garbitzeko? Soluzio gisa, erabilera murriztea eta sortutakoaren birziklajea proposatzen dituzte. Sargazoen itsasoan bizi diren bakterio batzuk plastikoa degradatzeko gai direla ikusi da baina albo ondorioak ez dira neurtu oraindik.

Gehiago nahi?

  • Ikusi hurrengo dokumentala: