07. Itsats- harremanak

Ekosistemetan , elikagai-harremanez gain, beste batzuk gertatzen dira, bai espezie beraien artean (interespezifikoak), bai espezie desberdinen arteakoak (intraespezifikoak).

1) Itsats-harremanak

Indibidualki, hurrengo diapositibak ikusten ditugu: Erlazio intraespezifikoak eta interespezifikoak (Aranbada)

Ondorengo taulan itsasoan gertatzen den harreman batzuek daude. Taldeak eratzen ditugu. Talde bakoitzak batez arduratzen da eta zehaztasunez ikertzen du, informazioa bilatuz ( harreman mota, ezaugarriak, argazkiak eta bideoak...). Informazioarekin hiruzpalau diapositiba garatzen ditu.

Ondoren, taldeak berrantolatzen ditugu talde berriak egiten, eta bakoitzean "harreman-aditu" bat egonda. Era honetan bakoitzak besteei ikertutakoa azalduko die, apunteak hartzen ditugun bitartean.

Koral- koloniak (koloniala)

Arrain-sardak (gregarioa)

Lapa eta balanoa (komentsalismoa)

Pailazo-arraina eta anemonak (mutualismoa)

Karramarroa ermitau (inkilinismoa)

Anisakis arrainetan (parasitismoa)

2) Anisakis, laborategiko praktika

Denok entzun dugu Anisaki zizareari buruz zeozer. Orain laborategira goaz aztertzera.

Hasi baino lehen, animazioa ikusten dugu:

Materialak:

  • Disekzio- taula
  • Bisturi, artaziak, pintzak
  • Petri-Plaka
  • Alkohola
  • Lupa binokularra
  • Arrainak: sardinak, antxoak, berdela...


Prozedura:

  • Arraina irekitzen dugu tresneriaren bidez
  • Organoak bereizten ditugu eta arranaren muskuluetan zizare bilatzen dugu. Batzuetan biribilkatuta agertzen da.
  • Anisakisen ale bat hartzen dugu eta Petri-Plaka batean kokatzen dugu.
  • Lupaz ikusten dugu.


Nematodo honek osasunentzako eragina duenez, informazioaren bila goaz. Nork hurrengo artikulua irakurtzen du, esangurantsua iruditzen duguna azpimarratzen.

Ondoren, denon artean tertulia dialogikoa egiten dugu.