Estrategiak

Atal honetan erabilitako estrategi didaktiko nagusiak komentatzen ditut.

Erabili ditudan estrategiak ondorengo dira:

  • Ikasleen azken ekoizpen ebaluagarriei zuzendutako ibilbide didaktikoa.
  • Saioak jarduera episodikoen bidez antolatzen dira, era askotakoak, "burmuinarekin bat", edo "burmuinarekin lagungarria" izateko moduan, gauza berri baten eta erritunaren arteko oreka mantentzen.
  • Ikas-jarduera anitzak gaitasun-kopuru gehiena garatzeko.

Jatorria: Mikel Etxarri

  • Ekintzailetza, sormena eta pentsamendu kritikoaren trebeziak gara ditzaten jarduerak: diseinuak, web-aplikazioen erabilpena, erabakiak hartzekoak, kasuen analisia, rol-jokuak, tertulia dialogikoak...
  • Ikasleei bere ezauguera eraikitzeko orientabideak: ereduak, gidak, tutorialak, txantiloiak, antolatzaile grafikoak...
  • Elkarlanari buruzko dinamikak eta teknikak, ikasleak segurtasuna lortzeko, taldean lan egiten ikasteko, eztabaidatzeko, komunikatzeko...
  • Folio birakaria: dinamika azkarra taldean ideiak atera ditzten edo planifikazio bat egiteko. Folio bat txandakatzen dute, banan banan, bakoitzak ideia bat idazten du.
  • Irakurmen parketatura: testuak modu kooperatiboan irakurtzeko dinamika. Batek testuaren lehenengo parrafoa irakurtzen du ozenki, hurrengoak laburbiltzen dio eta hurrengo parrafoari ekiten dio...irakurmen ososa bukatu arte. Gero, talde osoak jarduera bat egin behar du.
  • 1-2-4: dinamika honen bidez jarduera pilo egin daitezke era antolatuan. Mekanismoa sinplea da: proposatutako jarduera indibidualki pentsatzen da, gero bikoteka partekatzen da eta, azkenean launaka. 1-4 ere zuzenenan egin daiteke.
  • Boligrafoak erdigunera: taldeak, boligrafoak (edo teklatua) aparte utzita, lehenegoa jarduera pentsatzen du, irtenbideratzeko pausoak ondo planifikatzen . Gero, nork bere koadernoan (ordenagailuan) garatzen du.
  • Puzzlea: gai edo jarduera zehatza lantzeko "Adituen" taldeak eratzen dira. Behin eginda, taldeak berantolatzen dira, talde bakoitzean gaiaren aditu bat izanda. Adituek gaia besteei azaldu behar die.
  • Ikaskuntza kontrolatzeko tresnak.
  • Ikas-egunerokoa: astero edo hamabostero erabiltzen dira. Beren helburua ikasitakoa garaiz erregulatzea da.
  • Autoebaluazioak eta lan-taldeen ebaluazioak. Etekin pertsonala zein taldekoa hobetzeko erabiltzen dira.
  • Azken eta tarteko ekoizpenak ebaluatzeko, kontrol zerrendak eta errubrikak aproposak dira.
  • Proga globala (integrazio egoera) : ikasleak ikasitakoa aplikatzen duen azken proga.
  • Berreskuratzeko kontratua. Ikasleei plangintza bat proposatzen zaio. Ikasitako egoera problematiko antzeko bat garatu behar du, baina bakarrik "gaitasun pendientea" duenarekin ( ikerketatxo bat egitea, txosten idatzia aurkeztea, ahozko aurkezpena, jardueren portfolioa...). Plan honetan irakaslea, ikaslea eta familiak hartzen dute parte.
  • Ikasketa pertsonalizatzeko proposamen batzuk, hala nola, aukera batzuk ematea ekoizpen bat garatzeko orduan , edo gai batean sakontzeko (edo birpasatzeko) aparteko jarduera originalak: gehiago nahi?