Gure ikerketaren emaitzak txosten batean idatzita izateaz gain, laburbildu eta aurkeztuko ditugu infografia baten bitartez.
Bikote bakoitzak bere infografia egingo du PIKTOCHART aplikazioa erabiliz. Gure Gmail kontuarekin erregistratu ahal dugu.
Prozedura:
1) Lehendabizi infografien adibide batzuk ikusten ditugu GALERÍA atalean (edo Sarean bilatzen)
2) Gero, hurrengo tutoriala irakurtzen dugu: Tutorial de Bloge@ndo
3) Orain gure infografia prestatzen dugu, ondorengo edukinekin:
Beraz, infografiak izan behar du:
-Testuak
-Taulak/grafikoak
-Gure argazkiak, bideoak
-Web-estekak
4) Behin garaturik, infografiaren kapsulatzeko kodea eskuratu ondoren, argitaratzen dugu gure web-tokian.
5) Azkenean, irudi bezala deskargatzen dugu eta, irakasleari bidaltzeaz gain, beste taldekideei ere bidaltzen dizkiegu posta elektronikoz. Koebaluazioa egingo dugu.
Adibidea: