08. Gure diseinu biomimetikoa

Espezieak beren ingurugirora moldatzen direla ikusi dugu. Izaki bizidunek eboluzionatzen dute portaera-diseinuak, diseinu anatomikoak edo barneko funtzionamendu eraginkorrenak lortzeko, babesa, ehiza edo elikadura egokien bila, beren ekosisteman egokitzeko prest.

Gizakiok Naturaren moldaerak ikertu ditugu etekina ateratzeko nahian, teknologia berriak sortzeko inspirazio moduan. Zientzia eta arte hau Biomimetika deitzen da.

Gure sormena erabiliko dugu diseinu moldatu bat asmatzeko.

Klase osoak biomimetikari buruzko bideo bat ikusten dugu: "Redes"- Eduard Punset:Innovar copiando a la naturaleza

  • Talde bakoitzak, naturaren diseinu "moldatuta" batzuk aztertzen ditu eta, "folio birakaria" talde-dinamika erabiliz, ezagutzen ditugun beste batzuen zerrenda osatzen dugu.

Belkroa eta haziak

Hozte-sistemak eta termitategiak

Eskailera kiribilak eta maskorrak

Exoeskeletoak eta babes-jantziak

  • Bikoteka, itsasertzeko ekosistemara moldatu ziren izakin bizidun batzuek ezaugarriak elkarren artean irakurtzen ditugu.


Lapa:

supralitoraletik behera aurki

daiteke haitz azpietan, oin sendo baten bidez itsatsita. Haitzetatik algak harraskatzen ditu jateko.


Kaioa:

beste animalia batzuek iristeko

zailtasunak dituzten lekuetan jartzen du habia, normalean itsaslabar baten irtenunean.


Karramarroa:

itsasoaren erdi aldean

eta goiko aldean bizi da. Laua da, isatsa gorputzaren azpian du eta batzuetan lau hanka pareak ezkutatu egiten ditu.


Anemona:

Zonalde infralitoralean bizi da, haitzei gogor itsatsita eta garro pozoitsu eta itsaskorrak ditu elikatzeko


Kardulatza:

dunen alde babestuan

hazten da, itsasoko uraren zipriztinik ez jasotzeko


Muskuilua:

urdin beltza da eta multzotan bizi da haitzei itsatsita, ur lasterrak eraman ez dezan. Itsasoko ura iragazten du elikagaia lortzeko

  • Ikusitako moldaerak diseinu ezagun batekin parekatu ahal dugu?:

Lapak: eskutua, euritakoa

Kaioa:

Karramarroa:

Kardulatza:

Muskuilua

Anémona

  • Orain, zuk zeuk disenatzaile bihurtuko zara. Aurreko izaki bizidun bat aukeratzen, diseinu propioa asmatzen eta orri batean irudikatuko duzu, azalpenarekin lagunduta, gero, bakoitzak besteei bi edo hiru minututan azalduko dielako. Bozketa bat egingo dugu, diseinu sortzaileena aukeratzeko.


Informazio gehiago:

IHITZA 34: biomimesia