Gaur egun, gizakia da ekosistemen orekan eta babesa gehien mehatxatu duen eragilea. Itsas-ekosistemek azaro pilo dituzte gizakia dela eta. Ziur problematika batzuk berehala burura datozkizula, hala nola, kutsadura edo marea beltzak...Atal honetan itasoak dituen arazo larri batzuetan sakonduko ditugu, baino lehendabizi:
"Mundua aldatu baino lehen, eman hiru buelta zure etxetik". Esamolde txinatarra.
1) Galdetegi honen bidez, hondartzarekiko jarrera aztertzera zoaz. Idatzi emaitzak.
Jatorria: AZTERKOSTA materialak
Galdeketako emaitzen balioespena
2) Ondoren hondartzara joaten diren pertsona batzuen kasuak ditugu. Taldean, bakoitzak besteei kasu bat irakurriko die.
1) Familia
Familia igandezale tipiko bat hondartzara doa eguna pasatzeko. -Oso beteta dagoen arren, berdin zaie, toki handia aukeratzen dute beren gauzak jartzeko: mahaiak, aulkiak, toallak, bazkal-saskia, nebera, irratia, parasola...
– Zarata handia sortzen dute, haien artean oso ozenki eztabaidatzen dutelako eta irratia topez dutelako.
– Oso toki handia okupatzen dute, futbolean aritzen direlako, beren ondoan dagoen inor kontutan hartu barik.
– Lurzorura hondakinak etengabe botatzen dituzte.
2) Bainulariak
Bainulari talde batek bokatak hartu eta hondartzara joatera erabakitzen dute.Toalletan daude lasai, berba egiten eta ondo pasatzen. - Uretara hurbiltzen direnean oztopo pilo aurkitzen dituzte: jende ugari paseoa ematen, futbolean, palak...umeak hondarrarekin jolasten, toki batetik bestera korrika, pertsonak arrantza egiten, familiak ohiukatzen...
- Azkenean uretan sartuta, ura oso itsusia eta zikina dago, apar susmagarria, plastikoak eta abar, are gehiago, ikusten ez diren arrantza pita batzuek daude.
3)Kirolariak
Lagun-talde hondartzara doa kirola egitera: Surf-a, ur-motorrak, uretako-eskia, windsurf-a, futbola, ... -Guzti honek suposatzen du eguzki hartzen ari den jendea (edo paseatzen edo bainua egiten) molestatzea.
-Hala eta guztiz ere, lagun-taldea ez da bat ere kezkatzen, ez zaio axola molestiak sortzea.
-Espazio handian mugitzen dira, nahiz eta hondartza jendez beteta egon.
4)Arrantzaleak
Arrantza egitera maiz doazen pertsonak harrietan kokatzen dira. Patxadaz egotea gustatzen zaie, ixiltasuna, irakurtzea...baina gaur ezinezkoa da... -Jendetza dago edonon, harrietan ere bai.
-Kanaberak bota eta noizean behin norbaitek berarekin topatzen da eta pita apurtzen du.
-Ez dago ezer harrapatzeko modurik, jende pilo egoteagatik, arrainek eskapo egiten dutelako (jendea bainua egiten, surf-a, pilotaz jolasten...)
-Beren aburuz, bakardadean egoteko eskubidea dute eta ez hainbeste jendearekin..
Bukatzeko, guztiok taula osotzen dugu:
Eta proposamen batzuk pentsatzen eta idazten ditugu: kostaldeko erabilera arduratsu eta solidarioa hondartzaz gozatzeko.
Ikasgelan partekatuko dugu
3) Orain berriro taldetan lan egitea tokatzen zaigu, itsasoko eta hondartzetako arazoak ikasteko. Talde bakoitza problematika batez arduratuko da:
1.Taldea: kutsadura (plastikozko itsasoak)
2.Taldea: Espezie inbaditzaileak (aliens kostaldean)
3.Taldea: Arrantza jasangarria (itsatsotik lapikora)
4.Taldea: Turismo kaltegarria (atso eta gaurko irudiak)
Eta:
a) Informazioa "irakurmen partekatu"aren bidez barneratuko dugu
b) Ondoren, hurrengo grafikoan antolatuko du (A3 handituta)
c) Bere ikaskideei klasean ahozko aurkezpena egingo die.
d) Informazioa haunditu ahal du, proposatutako jarduera bat aukeratuz edo taldeari bururatzen zaion beste bat
Gero, guztion artean eztabaida bat egingo dugu.