05.Atzo eta gaurko irudiak

4 taldetan banaturik, itsatso eta hondartzaren arazo nagusiez ezagutuko ditugu.

ATZO ETA GAURKO IRUDIAK


Aspaldi honetan ‘bidaia’ kontsumo-produktu gisa saltzen da. Bezeroa supermerkatura erosketak egitera joan ohi den bezala hurbiltzen da bidaia-agentzietara horrenbeste amesten duen oporretako irteera hautatzera. Baina ‘bidaia’ merkatu-produktu bihurtu denetik, ez ote du beste produktu askok bezala naturan eraginik?

Turismo poluitzailearen ondorioak kostaldean azkoz gehiago nabarmentzen dira. Orain turistiko bihurtu diren kostaldeko herri gehienetan, nekazaritza eta arrantza erabat desagertu dira turismoaren eraginez eta gaur egun batzuk izugarri eraldatu dira.

Herri eta eskualde horiek ez dute zerikusirik orain dela urte gutxi ziren harekin, orain turismoa bertako oinarri ekonomikoa da, baina, horren ordainetan, sekulako prezioa pagatu behar izan dute: kontrolik gabeko ustiakuntza, itsas bazterrak zabortegi eta hormigoizko bihurtzea, kutsadura gehiago izatea, instalazio publikoak handitu (igeritokiak, kirol-portuak...) eta inguruak garraiobidez betetik...turistak eroso senti daitezen. Halaber nortasun eta kulturaren galera gaitza eta turismo-sektorearen menpeko izatea, horixe izaten baita askotan baliabide-iturri bakarra.

Adibide harrigarrietariko bat Benidorm izan daiteke. Arrantzale herria izatetik 52 solairuko dorreak izatera pasatu da. Bere biztanlegoa ea % 600 handitu da azken 30 urtetan, eta udan, % 4.000ra heltzen da. Ea ez dago natur toki librerik, dena hormigoiez beterik. Azken 20 urtetan Mediterraneoko kostaldea suntsitu da 8 futbol-zelai eguneroko eraikiko balira bezala. Erritmo honekin jarraituz gero, 100 urte barru, ez lirateke kostaldeko txoko librerik egongo .Guzti horrek badu eraginik ingurumenean. Turismoaren iraultza ez da beti liluragarria. Gaur egun, bidaiariek munduko edozein puntatara joateko zaletasuna dute; helmuga zenbat eta urrunagokoa hautatu, orduan eta erakargarriagoa dela dirudi, nahiz eta batzuetan "turismo berdea" edo "ekoturismoa" etiketapean egon. Dirudienez, parke naturaletara eta natur toki babestura hurbiltzen diren turistek, argazki- eta bideo-kamerak eramateaz gain, bakterioak ere garraiatzen dituzte beren zapata-zoletan. Turisten oinetakoak, beraz, gure ekosistema arrisku larrian ezartzen ari dira.

Handitzen diren beste arazo ekologiko batzuk bi dira nagusi: garraiobideen kutsadura, energiaren kontsumoarekin lotura, eta ur-eskasia eskualdeetako natur-baliabideentzat, turismoak kontsumo handia eskatzen du eta.

Turismo iraunkorra benetako erronka da. Ikuspegi horretatik, turismo iraunkorraren sustatzaileek dei egin diete nazioarteko komunitateari, sektoreko enpresei eta gobernuei, neurri globalagoak hartu eta aplika ditzaten hainbat alorretan. Kontzientzia ekologiko ona eta lege babesa behar beharrezkoak dira egoera honen kontra jotzeko, turismoa jasangarria ikuspuntu soziala, ekonomikoa eta ekologikoa aldi berean lortzeko.

Gehiago nahi?

1) Bota begirada bat Greenpeaceren txosten honi " Destrucción a toda costa 2013" eta gero:

    • Zer nolako eraginak ditu hondartzetan eraikuntza masiboak?
    • Zeintzuk dira Espainiako hiri edo herririk suntsitutenak? Bilatu irudi esanguratsuak ( atzo eta gaur)
    • Zer gertatu da Zierbanan? Bilatu irudi historikoak Google Earth aplikazioan
    • Euskadiko egorea dela eta, komentatu hurrengo Santurtziko irudiak:

(Jatorrizkoak:Bilboko Portua.José Luis Ramirez)

07_04_ayerhoy_55

2) Ikusi bideoa: Oporraldi ekologikoagoak

eta dagokion galdesorta: Galderak