Ekosistema, biozenosia...hainbat hitz ezagunak egiten zaizkigu apurka apurka, ez da? Ekosistemaren barruko ezagueran sakonduko dugu orain, makro-tik mikro-ra joango gara.
-Gogoratu Biosfera, bizitza garatzen den lurraren natur-zonaldea dela.
-Lurraren klimak kontutan hartzen baditugu, Biosfera zona geografiko handi batzuetan bana ditzakegu, ingurugiroko baldintzen arabera: Biomak dira, klima, landaretza eta fauna partekatzen dituzten planetaren zonaldeak. -Bioma baten barruan ekosistema batzuk egon daitezke. Ekosistema: izaki bizidunen komunitatea, bizi diren medio fisikoarekin lotuta eta haien arteko harremanak kontutan izanda.
Irudia: Proyecto Biosfera
Hurrengo bideoa ikusten dugu:
Ekosistemen osagaiak:
Txoko ekologikoa: espezie batek ekosisteman gainerako espezie edo populazioekiko betetzen duen rola, zera ekosisteman burutzen duen eginkizuna ( zer elikagai mota eta nondik jaten duen, zeinen harrapakaria den, ...)
Habitat berdinean bi espezie baino gehiago bizi dezakete elkar, txoko ekologiko batean, aldiz, bakarrik espezie bat. Espezie bat baino gehiago batzen badira txoko ekologiko batean lehiaketa bat hasiko da, espezie bakarra geratu arte.
EKOSISTEMA =
BIOTOPOA +
BIOZENOSIA +
HARREMANAK
1) Ikas- jarduera hauen bidez birpasatzen dugu: Zer dira ekosistemak? / Ekosistemen elementuak
2) Orain,denon artean lana banatzen dugu. Bakoitzak hurrengo ekosistemetatik bat aukeratzen du, galderak betetzen ditu eta gero taldekideei azaltzen die. Azkenean, denok gure koadernoan idazten dugu.
Galderak:
3) Bikoteka, gure bi ekosistema konparatzen ditugu antolatzaile grafiko honen bidez:
Informazio gehiago: