Gida didaktikoa

Sopelako hondartzak

"Hondartza poltsikoan" Ikas-proiektua HEZIBERRI 2020 Euskal Plangintza barruan dagoen Oinarrizko Hezkuntza-Dekretuan (oraindik zirriborroan) oinarrituta dago, eta lantzen diren DBHko 3.mailako orientabide didaktikoak, edukiak eta ebaluazio-irizpideak egokiturik.

Ikas-proiektu gidatu bezala planteatuta dago, hau da, irakasleak ikasleei, ikas-sekuentzian zehar, jardueren ibilbidea eta dinamika zehatzak ematen dizkie, beren ikaskuntza apurka apurka osotzeko.

Esteka honetan erabilitako estrategia pedagogiko nagusiak komentatzen ditut.

Proiektua hiru zatitan banatzen da, irakasleak banan banan erabiltzeko edo, nahi badu, jarduerak aukeratu eta erabili.

Informazio Web-orrietatik ateratzen da: sekuentzia didaktiko digitalen zatiak, artikuluak, animazioak, simulazioak eta bideoak. Era honetan, bai ikasleek beraiek irakurtzen /ikusten dituzte, bai irakasleak erabiltzen ditu arbel digitalean azalpenak emateko. Baita ere, klaseak proiekturako web-tokia izatea planteatzen da (bloga, wikia, Sites...) , ikasleen lan digitalak erakusteko moduakoa ( diapositibak, infografiak, jolasak...).

Proiektua, testu liburua, apunteak eta koadernoen bidez lan egiteko aukera dugu beti; web-informazioa testualarenarekin ordezkatuz eta jarduerak garatzeko fotokopiak erabiliz. Esteka honetan proiektua deskargatu ahal duzu.

1. zatia: hondartza poltsikoan:

Atal honetan edukin kurrikular kontzeptualarenak lan egiten ditugu, ekosistemak, beren antolakuntza eta dinamika; baian beti itsasertzeko ekosistemari zuzenduta, bigarren zatian ikertuko dugulako. Erakargarriena geratzeko, jarduera anitzak proposatzeaz gain, azken ekoizpen ludikoa proposatzan zaie ikasleei: hondartzara joan direnean, sakeleko telefonoetan eraman ditzaketen jolas digitalak hain zuzen ere .

  • Aurreiritziak ateratzeko eta gai zentratzeko elkarrizketa batekin hasten da proiektua.
  • Makrotik mikora jaisten gara pixkanaka pixkanaka, ekosistemak aztertzen. Talde lana planteatzen da, ikasle bakoitzak lan zazti bat egiten du irudia analizatzen eta gero besteei erakusten die. Jarduera pentsamenduaren trebezia batekin osotzen da: "zatiak eta dena".
  • Euskadiko ekosistemetara goaz. Horretarako ikasleek informazioa irakurmen partekatutaren bidez eskuratu ondoren, norbanako ikerketa txikia egiten dute eta argazki-taula bat eraikitzen dute Pinterest aplikazio digitalean.
  • Biotopo eta faktore mugatzaileetan sartzen gara jarduera klasiko batekin.
  • Itsasertzeko ekosistemak ezagutzen dituzte jolas baten bitartez.
  • Harreman trofikoak lan egiten dira glosario txiki bat eginez eta ekosistema batzuen kate-sare trofikoak aztertuz. Bukatzeko dinamika bizi bat egiten da harremanak hobeto "bisualizatzeko".
  • Harreman intra eta interespezifikoak lantzen dira "puzzle" teknika kooperatiboa erabiliz. Aukera aprobetxatzen da laborategiko praktika batekin lotzeko: Anisakis parasitoa eta bere kontsumoari buruzko artikuluarekin tertulia dialogikoa.
  • Itsasertzeko inguruneko moldaerak jarduera sortzaile bat planteatzen dut, non biomemisian oinarritutako diseinu biologikoa bat asmatu behar duten. Etxekolanak izan daitzeke.
  • Amaiatzen dugu jolas digitalak egiten, talde bakoitzak bi, eta gero partekatzen ditugu Sarean.

2. zatia: itsasertzeko ekosistemaren ikerketa:

Ikasleak ekosistema in situ ikertzen dute, Sopelako hondartzak. Laginen eta laborategiko emaitzekin, azken ekoizpena txostena eta infografia dira. Bikoteka lan egiten dute.

  • Ekosistemari buruzko informazioa eskuratzen dute Sarean.
  • Neurri-tresna sinpleak eraikitzen dituzte. Etxean egin dezakete.
  • Irteera planifikatzen da irakasleak emandako lan-koadernoa aztertzen eta marea / eguraldia kontsulta egiten.
  • Irteera egin ondoren, datuen analisia egiten da: kontaketak eta laginak laborategian, espezieak sailkatzen dira eta material multimedia (argazkiak, bideoak) ordenatzen da. Emaitzak txosten batean idazten dira.
  • Tutorialarekin, infografia garatzen dute.

3. zatia: itsasoko arazoak.

Hirugarren atal honetan itsasoko problematikoei buruzko hausnarketa egietn da.

  • Galdetegi pertsonal batekin hasten gara, hondartzarekiko portaeren kasu-analisia jarraitzen. Eztabaidatu ondoren, hondartzako erabililera arduratsurako proposamenak egiten dituzte.
  • Ondoren, lau talde egiten dira lau azaro nagusiak ikertzeko. Talde bakoitzak artikulu bat irakurtzen du, antolatzaile grafiko batean irudikatzen du ( "kariak eta ondorioak", pentsamenduaren errutina) eta klasean besteei erakusten die.
  • Giza faktorea jolasean jartzen da rol-jokuaeren bidez.
  • Azken lana ingurugiro ideia edo diseinua sortzailea egitean datza.

"Ekosistemaren barnean" atalean ebaluazio globalizatua egiten da norbanako proga proposatuz.

Ez da azterketa klasikoa, baizik eta proposamen irekiagoa, konpetentziala, etxean zein klasean egiteko, eta ikasleak ikasitako gaitasunak demostratu behar dituztena. Horretarako beste ekosistema bati buruzko lana proposatzen da, ezaguerak transferitzeko gai diren edo ez ikusteko ("integrazio-egoera").

Proiektua osotu ahal dugu museoa edo akuarium bat bisitatzen.

EBALUAZIOA

Mota honetako proiektua ezin dugu baloratu azken proga batekin besterik egiten. Ikerketa proposamena izanda, ikasleak bere ikas-maila kontrolatzeko tresnak zein irakasleak modu orekatuan ebaluatzekoak planteatu behar dira:

  • Ikas-egunerokoa: astero edo hamabostero erabiltzen dira. Beren helburua ikasitakoa garaiz erregulatzea da.
  • Autoebaluazioak eta lan-taldeen ebaluazioak. Etekin pertsonala zein taldekoa hobetzeko erabiltzen dira.
  • Azken eta tarteko ekoizpenak ebaluatzeko, kontrol zerrendak eta errubrikak aproposak dira.
  • Proga globala (integrazio egoera) : ikasleak ikasitakoa aplikatzen duen azken proga.
  • Berreskuratzeko kontratua. Ikasleei plangintza bat proposatzen zaio. Ikasitako egoera problematiko antzeko bat garatu behar du, baina bakarrik "gaitasun pendientea" duenarekin ( ikerketatxo bat egitea, txosten idatzia aurkeztea, ahozko aurkezpena, jardueren portfolioa...). Plan honetan irakaslea, ikaslea eta familiak hartzen dute parte.

Atal honetan ebaluazio-tresnak zehazten dira.