4 taldetan banaturik, itsatso eta hondartzaren arazo nagusiez ezagutuko ditugu.
ITSATSOTIK LAPIKORA
Antzinatik, arrantza, elikagaien, lanpostuen eta irabazi ekonomikoen iturri garrantzitsua izan da jarduera horri lotuta daudenentzat, zeharka edota zuzenean. Baina, denborak eta ezagutza berriek erakutsi dute arraia baliagai berriztagarria izan arren, ez dela agortezina. Komunitatearen elikadura-, ekonomia- eta gizarte-ongizatea mantentzeko ezinbestekoa da, beraz, arrantzaren kudeaketa arduratsua egitea.
Egun, arrantzari dagokionez, itsas ingurunearen egoera kezkagarria da. Itsasoa agortzen ari gara, arrainak ugaldu daitezkeen baino azkarrago ustiatzen, eta espezie ugari desagertzea aurreikusten dute azterketek, biodibertsitatea galtzen eta ekosistemen degradazioa egitatzen.
Europar Batasuneko uretako populazioen % 88-a Gehienezko Etekin Jasangarriaren mailatik gora ari dira ustiatzen, Ipar Atlantikoko populazioen % 48-a gain ustiatuta dago. Bizkaiko Golkoa eta euskal kostaldea ez daude egoera honetatik salbu. Azken hamarkadan, antxoa, zapoa, legatza, … eta antzeko espezieak egoera kritikoan daude, populazioak berreskuratzeko arazoekin. Bisigua, Papardoa eta beste hainbat espezie, berriz, desagertu egin dira.Teknika suntsitzaileekin gainarrantzatzen duen eredu industriala nagusitu da Europan. Bidean aurkitzen duten guztia harrapatzen duten sare pelagikoak dira teknika erasokorrenetakoa. Min izugarria egiten digu arraste pelagikoak, hondoko arrasteak dena xehe-xehe egiten du, dena nahastuta eta dena hila, eta gainera, batzuetan arrantzatutakoaren %15 gorde eta gainerako guztia uretarat botatzen da. Kontua zera da, barku askok produktore handiekin dutela tratua, arraina tonaka arrantzatzen dute eta horren araberako tasa kobratzen dute; gero arrain hori inork nahi ez badu ere, galtzen utzi arren, gutxiengo bat kobratzea ziurtatzen dute.
Gehiago nahi?
1) Informa zaitez:
2) Ikerketatxo bat egin dezakezu arrain-merkatuan:
3) IHITZA aldizkariak ikerketatxo bat proposatzen dizu: Arrantza iraunkorra
4)Sakontzeko dokumentala: Los balleneros del norte