05. Itsasertzeko ekosistemak

Hondartzara joaten garenean ez dugu ekosistema bakar bat zapaltzen. Hondartza ekosistemen multzoa da eta joko baten bidez ezagutuko dugu.

Launaka jarrita, jokoa aztertzen dugu: joko-taula (argazkia lau zonaldetan banandurik), lau fitxa (ekosistemen ezaugarri nagusiekin) eta jolasteko kartak.

1)Bakoitzak fitxa bat hartzen du eta besteei ozenki irakurtzen eta azaltzen die. Gero, denon artean erabakita, taulari dagokion zonaldean kokatzen dugu.

2) Txandaka, nork karta bat hartzen eta bere zonaldean kokatzen du, zergatia azaltzen. Besteek, ados ez bazaudete, iradozizunak luzatzen dizkiozue.

3) Behin jokoa bukaturik, guztion artean, ekosistema bakoitzeko hiru ezaugarri nagusiak pentsatzen eta idazten ditugu ondorengo taulan:

4) Kanpoko irteera egingo dugunean, zein hondartzako tokitan aurkituko ditugu izaki bizidun gehiago?

JOKO-TAULA (Sopelako Arrietara-Atxabirirbil hondartza-Wikipedia Commons)

FITXAK ( Jatorrizko informazioa: Azterkostako unitate didaktikoak):

KARTAK: BIOTOPO

KARTAK: BIOZENOSIA