Hondartza poltsikoan

Gero eta gutxiago falta da uda heltzeko, oporrak, eguzkia...eta hondartza. Itxi begiak. Ziur itsasoa, hondarra, eskuoiahalak, lagunak eta abar imajinatzen dituzula, edo, beharbada, zeure burua ikusten duzu arrantza egiten edo olatuak zeharkatzen surf-tabla batekin...

external image 1280px-Sopelana_Atxabiribil_muturra.jpg
external image solana-2.jpg

Badakizu "hondartza" deitzen duguna oso ekosistema konplexua dela? Izaki bizidun ugari bizi eta elkarri eragiten diotela tokia? Eta mundu honek guk saihestu ahal ditugun arazoak dituela? Ikas-proiektu honen bidez hondartza beste ikuspuntu batetik ezagutuko dugu: Ekologiakoa, izaki bizidunak eta bere ingurunearekin dituzten harremanak aztertzen den Zientzia. Proiektuan:

  • Ekosistemak eta bere prozesu dinamikoak ezagutuko ditugu

  • Itsasertzeko ekosistema era zientifikoaz ikerketuko dugu

  • Ingurugiro-arazoez eta irtenbide egokiez pentsatu eta eztabaidatuko ditugu

  • Gure lan guztiak Ikastetxean zein Sarean hedatu eta partekatuko ditugu

Hondartzak gune bizidunak dira eta zu zeu barne zaude. Hurrengo batean agian hondartza beste begi desberdinekin begiratuko duzu.

Egilea: Pilar Etxebarria /Leioako Berritzegunea

Castellano: La playa en el bolsillo

Irdudiak: Arrietara-Atxabiribil hondartza / Sopela (Wikipedia Commons / Shutterstock, KLV-ren portfolioa)