Post date: Feb 22, 2013 1:55:14 PM
Ainhoa, Googleren laguntza-zerbitzuarekin hitz egin dut.
0.- Alta eskatu Bussines bezala (hau eginda daukazu). Hilabeteko probaldia zabaltzen da.
0.1 Dominioa egiaztatu (hau eginda duzu, haien bidez kontratazu duzulako)
1.- Formularioa bete lehen bait lehen.
Garrantzizkoa da zure mail helbide pertsonala jartzea (benetan irakurtzen duzun bat), ez eskolako dominiokoa (hau blokeatzen badute, kontakturik gabe geldituko zara).
Baieztatze-mezua jasoko duzu, ingelesez.
2.- Beste mezu bat jasoko duzu (formulariotik gehienez 2 aste). Bertan zein Ministerio (Departamento de Educación del Gobierno Vasco), zein web-orri dauzkazun eta gauza pare bat gehiago galdetuko dute. Posta erantzun eskatutako informazioarekin.
3. Gaurkotze-mezua helduko zaizu (formulariotik gehienez 6 aste). Bertan 50 erabiltzaile emango dizkizute, baina gehiago edukitzeko laguntza-zerbitzura deitu (kontrol-panelean izango duzun erabiltzaile zenbakia eta PINa erabiliz)
Ikusten duzunez, prozesuak zure probaldia amaitu baino gehiago luzatuko da. Horregatik, probaldia amaitu baino lehenago "erosi" behar duzu bussines bertsioa. Trankil, zeren edu bertsioa ematen dutenean dirua itzuliko dizutelako. Honela egin:
Baita ere, Google edu FAQ begiratu ahal dituzu.
Google Apps erabiltzen dugun ikastetxeon sitean eta taldean ere apuntatu ahal duzu:
https://sites.google.com/site/educacioneuskadigapps/
Suertea (eta patzienzia) izan. Gogoratu Google Appsekin lehen urratsa dela zailena, eta lortu duzunean esan.