Post date: Mar 3, 2013 10:28:29 AM
Arazoa eta soluzioa:
Ea izenburuko lau gauza horiek lotzen ditugun, era labur batean.
1.- Dakizuenez, urte luze bete baten ondoren, Googlek K12 ikastetxeentzat GOOGLE PLUS ZERBITZUA ezarri du. Orain arte ez geneukan eskuragarri, adin kontuak zirela-eta.
2.- GOOGLE PLUS erabiltzeko baldintza 14 urte gutxienez edukitzea da (13 urte beste herrialdeetan). Hortaz, domeinuko administratzaileok BEREIZTU beharko genituzke erabiltzaileak:
3.- Ez da kontu legal hutsa, baztertu dezakeguna. Honela egiten ez badugu, zenbait ikasleren kontuak blokeatu egingo dira, adina sartzen dutenean. Hala gertatu zaigu guri.
4.- ´Bereizketa hori egiteko, "organizaciones" (erakundeak?) erabili behar dira domeinu barruan. Hau da, "lehenzikloa" erakundea sortu behar dugu eta bertan ikasle horiek kokatu, Gero organización-erakunde horri Google Plus kendu eta listo.
5.- Kontrol-paneralen bidez egiten badugu, banan banan bilatu beharko ditugu, eta gero mugitu. Mila erabiltzailetik gora baduzu, lan hori pain in the ass bat bihurtu daiteke, eta nekez urtero sostenigarria.
6.- Nola mugitu masiboki erabiltzaileak erakunde batetara?
7.- Nora erabili GASI? Gauza gehienak bezala, erraza da behin dakizunean edo behin inork erakutsi dizunean. Hemen urrats nagusiak jarriko ditut, eta gero jende asko interesatuta badago, ikusiko genuke nola azaldu.
OHARRA: tamalez, juxtu juxtu guk erabili behar dugun komandoan errore bat dago programazioan; hemen deskribatzen dute eta esan nola konpondu. Prozesuan "block inheritance" hitzarekin errorea ematen dizue, ikutu bat eman behar diozue programazioari, baina erreza da. Bestela, niri eskatu fitxategiak zuzendurik.
Agian mezu honen irakurleen artean inork bide errezagorik topatu du...
Enrique Umaran
IES URIBE-KOSTA BHI