Classroom-en erabilpena gelako lanen kudeaketarako
Ainhitze Muñoa Artola, IEFPS EASO Politeknikoa GBLHI (Donostia)
Ingeleseko departamentuan, gure ikasgaia trasbertsala izanik, talde askorekin egin behar dugu lan, irakasle bakoitzak 8-14 talde izaten dugu, eta talde horiek eta haien lanak ondo kudeatzea zaila izaten da. Aurten, irailean Classroom app erabiltzen hasi gara, eta esperientzia oso positiboa izan da, talde askorekin lan egiten duten irakasleentzat bereziki gomendagarria iruditzen zaigu, eta gure esperientzia aurkeztu nahi genuke.