UEU eta Oihanederreko mintegia 2015

Euskararen historian barna: uste dugunetik dakigunera hitzaldi sorta

2015eko otsailaren 24an hasita eta uste bereko abendura arte, hilabetean behin, Aziti Bihiak UEU eta Oihaneder Euskararen Etxearekin batera mintegi bat antolatu zuen, interesa duen edonorrentzat. Azpian dituzue xehetasunak

Genetikaren ikuspegitik hizkuntza isolatua izateak aspaldi ireki zien bidea euskararen izaerari eta historiari buruzko hainbat usteri eta proposameni: XVI-XVII. mendeetako historialarien hipotesiez geroztik, euskal herritarrek zein kanpotiko ikertzaileek hainbat proposamen egin dituzte euskararen ustezko berezitasunaz, jatorriaz, antzinako hedaduraz, bilakabideaz eta abarrez. XX. mendean, hizkuntzalaritza estandarraren metodoak gurera iritsi zirenean, aurretik egindako proposamen gehienak funtsik gabekoak zirela ikusi zen; baina, dagoeneko hain zeuden hedatuta, non oraindik ere entzun baitaitezke. Mintegi honen helburu nagusia da euskara hizkuntza gisa eta euskararen historia hobeto ezagutaraztea. Horretarako, azken hamarkada eta urteotan Euskal Filologiak eta Hizkuntzalaritzak lortutako emaitzak izango ditugu oinarri, hainbat gairen inguruko ikerketaren egungo egoera eta azken emaitzak aurkezteko: zer berezitasun du euskarak hizkuntza gisa? Zer proposatu izan da euskararen ustezko berezitasun hori defendatzeko? Zer esan dezakegu ziurtasunez euskararen historiaz? Zein dakigu euskararen barne-bilakabideaz? Eta euskarak galdu duen lurraldeaz? Hain handiak al dira euskalkien arteko ezberdintasunak? Zer leku dute Arabak, oro har, eta Gasteizek euskararen eta euskalkien historian?

Mintegia bi orduko 8 saiok osatu zuten, saio hauek hileko azken asteartean eman ziren: otsailak 24, martxoak 24, apirilak 21, maiatzak 26 (ekaina-uztaila-abuztuan ez da saiorik emango), irailak 29, urriak 27, azaroak 24 eta abenduak 22.

Irakasleak

Nori zuzendua

Gaian interesa daukan edonori.

Egitaraua

2015-02-24

2015-03-24

2015-04-21

Ordua

18:30-20:30

Edukiak

Betiereko euskara eta hizkuntz aldaketa: Morfologiaren eta sintaxiaren (h)istori(o)ak.

Eskuratu hemen hitzaldian erabilitako aurkezpena.

Eskuratu hemen hitzaldian erabilitako ariketak.

2015-05-26

2015-09-29

Ordua

18:30-20:30

Edukiak

Zazpigarren Alabaren euskararen bila.

Eskuratu hemen hitzaldian erabilitako aurkezpena.

Ikusi hemen saio honen grabaketa: 5. saioa (laster eskuragarri)

2015-10-27

Ordua

18:30-20:30

Edukiak

Euskararen historian barrena testuak bidaide: zer (ez) diote lekukotasunek euskara zaharraz?

Eskuratu hemen hitzaldi honetan erabilitako eskuorria eta aurkezpena.

Ikusi hemen saio honen grabaketa: 6. saioa (laster eskuragarri)

2015-11-24

Ordua

18:30-20:30

Edukiak

Arabako euskaraz. Testuetako ezaugarriak aztergai.

Irakaslea

2015-12-22

Ordua

18:30-20:30

Edukiak

Begiak ez gaitzala tronpa: zer (ez) den filologia.