Iker Salaberri

Euskal Herriko Unibertsitatean ikasi zuen eta bertan ingeles filologian (2012) eta aleman filologian (2017) lizentziatu zen. Beranduago toki berean Hizkuntzalaritza Teorikoko Master titulua eskuratu zuen, eta azkenik bere ikasketak saxoiera zaharraren, gutxi ikertutako aitzin hizkuntza germaniar baten sintaxiaren inguruko doktorego tesia defendatuz (2017) bukatu zituen.

Ikerrek hainbat hilabetetako ikasketa eta ikerketa egonaldiak egin ditu Johann Wolfgang von Goethe Universität-en (Frankfurt am Main, Alemania) eta Universiteit Gent-en (Gante, Belgika), eta bertan hizkuntzalaritzaren arloko ikertzaile entzutetsuekin lankidetzan aritu da. Bere interesek hizkuntza tipologia, sintaxi diakronikoaeta filologia barne hartzen dituzte, bai orokorrean eta bai hizkuntza jakinei, euskarari batez ere, dagokienez. Gai hauei buruz hainbat ekarpen argitaratuditu estatu mailako eta nazioarteko argital etxeetan. Gaur egun irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean.

Estekak