Oxel Uribe-Etxebarria Lete

Euskal Filologian lizentziatu zen 2006an EHUn. Ondoren, Hizkuntzalaritza eta Euskal Filologia masterrean Debagoieneko testu zaharrak ikertu zituen. Bere ikerketa interes nagusiak euskal filologia, hizkuntzaren historia eta dialektologia dira.

2014tik 2018ra euskara eta gaztelania irakaslea izan zen Hungarian, SZTE eta ELTE unibertsitateetan. Euskal Herrira itzulita, berriz ere EHUn aritu da 2019tik. Gaur egun, tesia egiten ari da unibertsitate horretan eta Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika saileko irakaslea da.

Estekak

Oxel Uribe-Etxebarria