Koldo Ulibarri Orueta

Euskal filologoa jaioterriz eta abizenez, De la Antigua Lengua eta Gutunliburua irakurriz lizentziatu zen 2007an (UPV/EHU), eta bere formakuntza Euskal Filologia eta Hizkuntzalaritza masterrarekin osatu (2008). Ordutik tesiaren bila aritu da, euskarak galdu dituen eremuetan barrena: lehenik Eusko Jaurlaritzako ikertzaileak prestatzeko beka batekin eta orain ikertzaile legez kontrataturik (UPV/EHU). 2015ean eskuratu zuen doktore titulua.

Testu zaharren ediziogintza du gustuko eta, "Zer lok-en" liburuek eraginik, edozein artxibo edo bibliotekan egon doa testuen atzetik. Testu zaharren grinaren bidez, hauek ulertzeko behar diren jakintza asetzea ere du gustuko: hizkuntz-aldaketa molde oro (historikoa, geografikoa, estilistikoa...) eta grafiaren historia bereziki.

Estekak

Koldo Ulibarri AB