Ekaitz Santazilia Salvador

Euskal Filologian Lizentziatua (EHU), karrera amaierako sariduna eta Hizkuntzalaritza masterra du (EHU). Kolaborazio beka eta doktoretza aurreko beka bana izan izan ditu. Horretaz gain, Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Sailean ikasleen ordezkari izan da eta ikertzaile kontratatua ere EHUn. Gaur egun tesia egiten dihardu unibertsitate horretan.

2011. urtetik irakaslea da Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

Hainbat artikulu zientifiko argitaratu eta zenbait ikerketa talde eta proiektutan parte hartu honako gaiekin loturik: animazitatea, testu zaharren edizioa, morfologia, prosodia, tipologia, dialektologia eta hizkuntzalaritza historikoa. Gainera hainbat kolaborazio eta artikulu ditu dibulgaziozko komunikabideetan, euskararen eta hedadura eta biziraupenarekin loturik. Horretaz gain, Nafarroako Ondare Materiagabearen Katedrako kidea eta Fontes Linguae Vasconum: studia et documenta aldizkariaren zuzendari ere bada.


Estekak

Ekaitz Santazilia