Iñigo Urrestarazu Porta

 

Itzulpengintza eta Interpretazioan graduatu zen lehenik (EHU, 2016), filologietan (kanpo) historia asko ikasi behar zelakoan. Ondoren, hizkuntzalaritzak sortzen zion jakin-minak bultzaturik Euskal Ikasketei heltzea erabaki zuen (EHU, 2019) eta, gradua bukatu eta bide horri jarraitzeko, Hizkuntzalaritza Teoriko eta Esperimentala masterrean sartu zen, EHUn (2021). Orain, tesia egiten hasi da, UPPA eta EHU arteko tutorekidetzan.

Hizkuntzaren ikerketari dagokionez, askotariko interesak dauzka: diakronia, dialektologia, bariazionismoa, fonetika artikulatorio eta akustikoa, fonetikoki baldintzatutako hots-aldaketak, psikohizkuntzalaritza eta, oro har, euskararen iragana hobekiago ezagutzen lagun dezakeen edozer, beti ere oinarri metodologikoetan arreta handia jarriz.

Estekak: