Euskal ikasketetan (EHU) graduatu zen 2014an, gradu amaierako sari berezia eskuraturik, eta Hizkuntzalaritza masterra (EHU) egin zuen, han ere espediente akademiko onenaren saria lortuta. Ordutik, euskarazko partikula diskurtsiboen azterketa sintaktiko eta pragmatikoan buru-belarri sartuta dabil, doktoregai gisa kontratatuta Eusko Jaurlaritzako doktoregaientzako bekari esker.
Sintaxia lantzen du bereziki, egungo euskararen sakoneko ezagutza lortzea xede, eta dialektologia zein diakronia ere bere interesen artean daude, euskaraz zein hizkuntza gaitasunaz asko irakats dezaketela eta.