Borja Ariztimuño Lopez

Euskararik ederrena omen zerabilen herrian jaioa, beranduegi nonbait.

Artista bokazioz, edo ustez, Arte Ederretarako bidea hartu zuen hasieran... eta azkenean Euskal Filologian lizentziatu zen, EHUn. Unibertsitate berean Hizkuntzalaritza masterra burutu zuen eta tesia egiten hasi zen (eta hasi bazen, hasi zen!).

Bestelako hainbat proiektutan ere ibili da eta badabil, dela dialektologian, dela hizkuntzalaritza historikoan edo filologian... Horiexek baitira gogokoen dituen temak eta demak.

Ikertzaile eta irakasle jardun du EHUn, eta egun HABEn ari da.


Estekak


Borja Ariztimuño