Manuel Padilla Moyano
Euskal Filologiako lizentzia ikasi zuen (UPV/EHU eta UPPA), karrera bukaerako saria irabazirik. 2017an doktore titulua erdietsi UPV/EHU zein Bordeaux Montaigne unibertsitateetan.
Baionako IKER UMR 5478 laboratorioarentzat lan egin du euskararen lehen corpus diakroniko etiketatuaren proiektuan (2018-2020), eta ondoren Eusko Jaurlaritzaren doktoretza ondoko beka jaso du bere ikerkuntza proiektua Moskuko HSE unibertsitatean garatzeko (2021-2023). Egun UPV/EHUko irakaslea da Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Sailean.
Haren interesak oro har hizkuntzaren historiari lotuak dira; bereziki hizkuntzen arteko ukipen fenomenoak, dialektologia, soziolinguistika historikoa eta ediziogintza maite ditu.
Estekak
Estekak