Aziti Bihia. Euskal filologia eta hizkuntzalaritzaren adarrak.

2022. urtea Aziti Bihiaren 10. urteurrena izan da. Hori ospatzeko, Euskal Filologia eta Hizkuntzalaritzaren adarretako aurreko jardunaldietan aurkeztu ziren lanak jasotzen dituen bilduma argitaratu du Aziti Bihiak, Euskal Herriko Unibertsitateko argitalpen zerbitzuaren bidez. Krajewska, Monforte eta Zuloaga izan dira argitaratzaileak eta, guztira, 9 lan argitaratu dira. Gai aldetik ere aniztasun handia izan da: filologia, euskararen historia, dialektologia, hizkuntzaren soziologia eta sintaxia. Hemen lana osorik jaisteko esteka!

Hau da lanaren erreferentzia osoa:

Krajewska, Dorota, Monforte, Sergio & Zuloaga, Eneko (arg.). 2022. Aziti Bihia. Euskal filologia eta hizkuntzalaritzaren adarrak. Euskal Herriko Unibertsitatea.