Endika Blanco Bravo

Durangon jaio eta bizi da, nahiz eta Iurretarekin muga egiten duen Ibaizabal erreka sarri asko zeharkatu.

Ume-umetatik kable eta txispa artean hazi ostean, elektronika arloan hezi eta lan egin zuen. Baina, euskararen ingurukoak gehiago ikasi ez izanaren arantzaren ziztadek Gasteizera bultzatu zuten. Bertan, EHUko Letren Fakultatean, Euskal Filologian lizentziatu zen lehenik, eta Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologia masterra egin zuen ondoren.

Gaur egun, ikerlari dihardu EHUn, lexikologia historikoaren inguruko tesia egiten.

Estekak

Endika Blanco Bravo