Zer da Aziti Bihia?


Ongi etorri gure webgunera!

Aziti Bihia taldea hizkuntzalaritzan eta filologian hezitako ikerlari gazteen talde batek osatzen dugu. Elkartea 2012ko azaroan sortu genuen, hizkuntzalaritza historikoarekin eta Euskal Filologiarekin lotutako lanak garatze aldera, eta 2015eko martxotik UPV/EHUko ikasle-elkartea ere bada (EHU/025/2015). Gure tesi-lerroei jarraikiz, euskararen historia, gramatika historikoa, dialektologia diakronikoa, hizkuntzalaritza historikoa eta Euskal Filologia ditugu aztergai.

Honako hauek dira gure helburu nagusiak:

  • Aipatutako ikerlerroetan diharduten ikertzaile gazteen topagune izatea.

  • Ikertzaileen lanak partekatzea eta jendaurrean aurkeztea, emaitzen zabalkundeari lagunduz.

  • Norbanakoez gaindiko ikerketa-proiektuei bidea ematea.

  • Ongi pasatzeko elkartzea (normalean jan-edanaren inguruan).

Taldearen zein taldekideen berri zehatzagoa izateko, bisita itzazu webgune honetako gainerako atalak. Nahi izanez gero, gurekin bat egiteko aukera ere izango duzu.

BERRIAK

Bueltan dira "Euskal Filologiaren adarrak". Aurten 5. jardunaldia izango da, 2022ko maiatzen 18an, Micaela Portilla ikerguneko areto nagusian. Hemen programa osoa eta argibide gehiago.

https://www.facebook.com/AzitiBihia

Azken aldaketak gunean: 2022-05-07