Materraren Do(c)trina Christiana

(...) ceren estimatcen dut eztela içanen

batere iracurtcen daquien marinelic,

liburu haur içanen eztuenic.

(Dotrina Christiana: 328, Materra, 1623)

Esteve Materraren Do(c)trina Christiana: edizio kritikoa

Aziti Bihiako kide zenbaitek Esteve Materraren Dotrina Christiana liburuaren edizio kritikoa prestatu dute.

Lapurtera Klasikoaren hastapen den obra hau 1617an argitaratu zuen lehenekoz, sortzez euskalduna ez zen autoreak. Lehen edizio hori aspaldi egon da galdua eta erabat ezezaguna izan da, Aziti Bihiak Danimarkako Errege Bibliotekan ale bat aurkitu duen arte. Danimarkan izan dira liburua ikusten. Horretaz gain, 1623ko bigarren edizioaren ale bakarra gordetzen da Oxfordeko Bodleian Libraryn eta horren originalarekin ere egin dute lan, Oxfordera joanda.

Informazio guztia webgune honetan:

https://sites.google.com/site/materraedizioa/

Proiektuko partaideak:

  • Borja Ariztimuño

  • Dorota Krajewska

  • Urtzi Reguero

  • Ekaitz Santazilia

  • Oxel Uribe-Etxeberria

  • Eneko Zuloaga

Esteve Materraren Do(c)trina Christiana (1617 & 1623): Edizioa eta azterketa liburua

Ikerketa oso-osoa jasotzen duen liburua argitaratu zuen lan-taldeak 2017an, lehen edizioaren 400. urteurrenean.

Erosteko, egin klik hemen.

Materreren liburua aztertzen

Berria komunikabideetan: Materraren Doctrina Christianaren 1617ko lehen edizio galdua aurkitu du Aziti Bihiak

Aurkikuntzak oihartzun mediatiko zabala izan du. Asko izan dira 2015eko otsailaren 16az geroztik berria eman duten egunkari, irrati, telebista, webgune edo blogak.

Horiek denak gure webgunean bildu ditugu. Ikusteko, egin klik HEMEN

Esteve Materraren Doctrina Christianaz berri onak. "Materra: Edizioa eta azterketa" proiektuaren aurkezpena

Non: Gasteizko UPV/EHUren Letren Fakultatea. 0.01 gela

Noiz: Otsailaren 16a, 11:00etan

Aurkezleak:

  • Borja Ariztimuño

  • Dorota Krajewska

  • Ekaitz Santazilia

Kartela PDFn HEMEN

Aurkezpena PDFn HEMEN

Proiektu honetan ezinbesteko lagun eta babesle ditugu: