Urtzi Reguero Ugarte

Zizurkilen jaio zen 1988an eta euskararenganako kuriositateak bultzata 2006an Gasteizera joan zen Euskal Filologiako lizentziatura egitera. Karrerak asetu ez, eta bukatu aurretik Eusko Jaurlaritzaren Lankidetza Bekari esker, kronologia erlatiboaren gaineko ikerketatxo bat egin zuen Joseba Lakarraren zuzendaritzapean.

Behin karrera amaituta, hizkuntzalaritza historikoan eta dialektologia diakronikoan sakontzeko Hizkuntzalaritza eta Euskal Filologiako masterra egin zuen, eta master-amaierako lanean Erdi Aroko euskararen kanpoko eta barneko historia aztertu zituen, ohorezko matrikula lortuz.

Gaur egun EHUn jarraitzen du ikertzen eta irakasten. Bere lan nagusia goi-nafarrera arkaiko eta zaharreko testuen edizio eta azterketa da, eta 2017an burutu zuen horren gaineko doktoretza tesia.

Estekak

Urtzi Reguero