Amendux kantatzen

Fontes Linguae Vasconum aldizkariaren 50. urteurrena kari, Aziti Bihiak proiektu bat abiatu zuen 2018-2019an Kideka musika elkartearekin batera. Amenduxen XVI. mendeko eresiari musika paratzea eta bideo bat sortzea, hain zuzen.

Eresi hau lehenago ere izan da musikatua. Haatik, proposamen honetan, Amenduxen testua Berpizkunde beteko musika kultua dela aldarrikatu nahi izan dugu, eta euskal bertsolaritza tradizionaletik urrundu. Gainera, testua ez baita erraza, aurretik egindako filologia lana ere garrantzitsua izan da oso.

Joan Amendux Iruñean sortu zen XVI. mendearen lehen erdian, jatorri baxenabartarreko familia dirudun batean. Haurra zela umezurtz gelditu zen, eta ordutik dena izan zen arazo eta kalapita. Lehengusu baten tutoretzapean Valtierrara joan zen, eta handik Tuterara ikastera. Ofizio bat ikastera Zaragozara joan zen baina, osasun arazoak tarteko, ez bide zuen arrakasta handirik izan eta sarritan itzuli zen Valtierrara. Flandrian egon ondoren mertzeria bat zabaldu omen zuen Iruñean, baina negozioetan arrakastarik izan ez, eta zor handiak batu zituen. Osabak bermatu zuen huts egindako negozio hori eta, ondorioz, gartzela ezagutu. Osabak, gero, Amendux bera espetxeratzeko eskaria egin omen zuen. Zenbait hilabetez egoera txarrean egon zen amendux preso, Tafallan eta Iruñean. Atera ondoren hasi ziren familiarekiko auziak, hil arte eraman zituenak. Testuinguru lazgarri horretan txertatzen da Amenduxek euskaraz idatzitako epitafio gogorra.

Auziaren dokumentazioa Nafarroako Errege Artxibo Orokorrean dago gordea. Auziaren paperen artean aparteko koaderno bat agertu zen, zenbait oharrez gain Amenduxek idatzitako testua dakarrena.

Amenduxen eresiak ezagutu du bestelako musika moldaketarik. Duela zenbaithamarkada Ortzadar taldeak musika paratu zion, eta Danserie ensebleak gero,orain urte batzuk. Oraingo honetan, baina, proposamen berri bat ekarri nahiizan dugu. Gure ustez, eresia euskaraz idatzirik egon arren, ez geniokeikuspegi lokalistatik, tradizionaletik eta herrikoitik heldu behar. Berpizkundebeteko epitafio bat da, orduko Europan oso modan zegoen generoa, etaBerpizkundean berean egindakoa. Poesia kultua da, Amenduxi zegokion mailasozialeko jende ikasi eta nahiko bidaiatuak ezagutu eta kontsumi zezakeena.Berezitasun bakarra, nahi bada, euskaraz idatzi izana da, ez baitugu hizkuntzahonetan genero kultu horren adibide askorik. Testuak, beraz, Goi mailakojendeak euskara erabiltzen zuela erakusten du, zenbaitetan are literaturarakoere.

Testua Pizkunde bukaerakoa izanez, garaiko musikaren kode estetikoak hartudira abiapuntutzat. Hona hautua bideratu duten zenbait elementu:

  • Doinua Luys de Narváez (1500-1555) musikariak idatzi obra batean inspiratu da: “Cancion del emperador”. Musika pieza hau 1538an publikatu zen Valladoliden, Los seys libros del Delphin de música de cifra para tañer vihuela Narvaezen bihuela bilduma ezagunenean.

  • Enperadorearen kanta Josquin Près (1450-1521) Berpizkundeko musikariaren “Mille regretz” doinu ezagunaren bihuelarako moldaketa da. Obra honek arrakasta izan zuen Europan Pizkunde garaian. Estetika melankoliakoa duen obra hau, Karlos V.a enperadoreak gobernatzen zuen Flandriako eremuan ere ezaguna zen. Haren obra maiteenetariko bat bilakatu zen eta Navaezek moldaketa berria eskaini zion.

  • Luys de Narváez bihuela joleak Karlosen seme Felipe II.a segitu zuen Flandria, Italia eta Alemaniako bidaietan zehar (1548-1551).

  • Joan Amenduxek Flandrian lau hilabete iragan omen zituen 1560an eta kartzelan zegoela, Filipe II.ari erregu gutun bat helarazi zion 1567an.

  • Amenduxen gizarte estatusa aintzat harturik eta Enperadorearen kanta doinuak XVI. mendean izan duen famari begira, Joan Amenduxek bere bizian zehar obra hau entzun zukeela pentsa liteke. Zentzuzkoa dateke olerki honen musikatzerako obra hau oinarritzat hartzea. Egoki iritzi diogu, orobat, musikarako ganbera-orkesta bat baliatzea, generoarekin bat datorrelakoan.




Arduradunak

  • Benoit Lamerain

  • Maitena Duhalde

  • Ekaitz Santazilia

Ekoizleak

Babeslea

Nafarroako Gobernua


Komunikabideak




MINTEGI FILOLOGIKO IREKIA


Noiz: 2018/10/29, 15:30ean

Non: Micalela Portilla ikergunea, 0.3 gela. UPV/EHU (Gasteiz)