Lipograma: letra bat (edo batzuk) agertzen ez den testu bat idaztean edo sortzean datza. Horrela, Georges Perec-en "La disparition” (1969) eleberrian "e" letra ez da agertzen ―”a” letra gaztelerazko bertsioan―.
Akrostikoa: olerki bat da, non bertso bakoitzeko hasierako, erdiko edo amaierako hizkiek, bertikalean irakurriak, hitz edo esaldi bat eratzen duten. Hedapenez, akrostiko, hizki horiek osaturiko hitzari ere deitzen zaio. Adibide gisa, Joxantonio Ormazabalen poema edo igarkizun hau, tipografiaren hutsuneekin ere jokatzen duena UDABERRIA osatzeko:
Tautograma: askotan agertzen den letra. Konstrikzio horrek zerikusi handia du aliterazioaren figura erretorikoarekin. Adibidez, olerki bateko bertso guztiak letra berdinetik hastera.
Metagrama: bi hitz elkartzean datzana, hitz-kate baten bidez, urrats bakoitzean letra bakar bat aldatuz eta jatorrizko ordena mantenduz, adibide honetan bezala:
Fits/hits/hitz/hatz
Behin ariketa hori eginda, hitz horiek erabiliz mikroipuin bat idatzi daiteke. Esteka honetan LH3rako proposamen didaktiko interesgarria aurkituko duzue:
http://azuapiccola.blogspot.com/2014/01/metagrama-manipulable.html
Unibokalismoa: testu edo (hobeto eta errazago) esaldi bat idazteko orduan bokal bat bakarrik erabiltzean datza. Ariketa zaila da buruan daukan hitzen altxorrean sakon arakatu behar baitugu. Baina, e ze zoriona derrepentean zentzua duen holako zerbait ateratzen bazaizu!
Fede, ez erre, mesedez.
Unibokalismoaren adibide ezaguna: “Nash” rap taldearen “Efectos vocales” abestia.
Unibokalismoa gelan landu nahi badugu, aurretik ikasleak bokal hori duten hitzen zerrenda bat egitea komeni da. LHko hiruigarren ziklotik aurrera kategoria morfologikoetan sailka daitezke, modu horretan gramatika ezagutzak lantzen direlarik. Hona hemen, adibide gisa, “a” letrarekin osatu daiteeken taula:
Presoaren hertsadura: kartzelan zaude eta orri luze-luze eta hestu-hestua besterik es duzu idazteko. Horri horretan “amari amorez” izeneko gutun bat idatzi behar diozu zure amari, kontuan hartuz fisikoki espazioa gainditzen ez duten hitzak soilik erabili behar dituztela soilik; hau da, orri horren gaineko aldea edo azpikoa gailentzen dutenak ez lukete balioko (tatxatuta daudenak): a, b, c, d, e, f, g…