Gianni Rodarik, orduan, hitz bat ausaz hartu, bertikalean idatzi eta hizki bakoitzetik hasten diren hitzen zerrenda bat egitea iradokitzen digu.
Nola jaten da hau?
Abia gaitezen, estae baterako, “katu” hitzetik.
Hona hemen niri bururatu zaizkidan hitzak (Euskaltzaindiaren hiztegia lagungarria izan daiteke):
Koala
Artzaina
Tronpeta
Urano
Eta orain ideia da hitz hauek erabiliz hainbat esaldi sortzea, emaitza ahalik eta fantastikoena izan dadin saiatuz:
Artzainaren koalak tornpeta atera zuen Uranora bidaia hain luzea izan zedin.
Artzainak koalak bildu zituen Urano txakurra eta tronpetaren laguntzarekin
Etab.
Esaldi hauetako edozein abiapuntu ona izan liteke haurrentzako ipuin baterako, ezta?