Ariketa hau ume txikiekin egiteko aproposa da..
Gelan galdetuko dugu ea norbaitek txanogorritxoren istorioa kontatzeko gogoa duen (edonork jakin dezake).
Suposatzen da haur batek baino gehiagok eskua altxatu duela eta maisuak zuzentasunez aukeratu duela gehien merezi edo behar duena. Behin istorioa kontatzen bukatutakoan, esaten dugu:
- Eta orain, esaidazue edozein hitz.
Ez badute ulertzen edonork zer esan nahi duen, azaldu egin beharko zaie. Azkenean, norbaitek "zaldia" esaten du. Honela azal dezaket basoan zaldi bat aurkitu, gainean jarri eta amonaren etxera otsoa baino lehenago iristen den kaperutxo gorriaren istorioa…
Orduan arbelera joan eta hitz hauek idazten ditut: neska, basoa, loreak, otsoa, amona, helikopteroa.
Ez dago jolasa berriro azaldu beharrik. Espabilatuenek ulertu dute eta eskua altxatzen dute. Pixkanaka-pixkanaka, istorio eder bat agertuko da, modu kolektiboan kontatua, non otsoak, amonaren atea jotzen duen bitartean, trafikoko poliziaren helikoptero batek goitik aurkitu ez duen. Etab.
Joko honek binomio fantastikoaren itxura du: alde batetik, Txonogorritxo dago eta, bestetik, helikopteroa. Binomioaren bigarren terminoa hitz bakarra da. Lehena, "helikoptero" hitzarekin harremanetan jartzean, multzo gisa jokatzen duten hitz-sorta.
Erronka bat: Ederra eta piztia
Ipuin famatu honekin Gianni Rodarik Txanogorritxoren ipuinarekin egiten duena gauza berbera egiteko erronka botatzen dizuegu. Behin egiaztatuta umeek ipuina ezagutzen dutela, hitz zerrenda hau idatziko dugu arbelean: neska, munstroa, arrosa, liburuak, gaztelua/jauregia, ispilua, Donostia
Zerk eramango du Bella eta/edo bere piztia/printzea Marrakexera? Desengainuaren aurretik edo ondoren izango da?