Fantasiaren gramatika, istorioak asmatzeko artearen sarrera, Gianni Rodarik idatzitako literatur lan bat da. Zenbait teknika (fantasiazko binomioa, jostailua pertsonaia gisa, fabulak, besteak beste) eta haurrei istorioak kontatzeko sormenezko baliabideak zabaltzeaz arduratzen da. Horretaz gain, sormena eta irudimena pizten laguntzen duten zenbait jolas proposatzen ditu. Maisu-maistrak "animatzaile" eta sormenaren sustatzaile bilakatzen dira.
Atal honetara liburu horretako hainbat proposamen ekarri ditugu.