S+7: Prozedura horren bidez, testu jakin batetik abiatuta, substantibo edo izen bakoitzaren ordez, hiztegian jarraitzen dion zazpigarrena jarriko dugu. Adibidez, Giza Eskubideen Aldarrikapenaren lehen artikulua hartzen badugu eta Euskaltzaindiaren Hiztegia erabiliz S+7 bat aplikatzen badiogu, hau lortuko genuke:
Gizontto eta emasabel guztiak aske jaiotzen dira, dultzaina eta eskuidatzi berberak dituztela; eta ezagutzagabetasun eta kooperantea dutenez gero, elkarren artean senide legez jokatu beharra dute.
Ariketa berbera aditzarekin ere egin daiteke (A+7).
DOL: definizio-bidezko ordezkatze literatura. Emandako esaldi edo testu batean, substantiboen ordez haien definizioa jarriko da. Horrela, "Katuak esnea edaten du" esaldia honela geratuko lirateke:
"etxekoa den eta atzapar zorrotzak, ile leuna eta begi luzaran eta distiratsuak dituen ugaztun txiki haragijaleak, ugaztunen emeek sortutako zapore gozoko likido zuri bat irentsi du".
Prozedura hori lortutako emaitzaren gainean erabil daiteke berriz, noski.
Homolexikalismoa: esaldi edo testu jakin bateko hitz guztiak hartu eta testu berri bat egitean datza, aurreko testuan agertzen ziren hitz guztiak erabiliz.
Asmatutako hitzak: hitz sorta bat aukeratu behar da eta ondoren hitz bakoitza erditik zatituko dugu: mikro-bioa, termo-metroa, sal-menta, zal-duna. Ondoren, hitz-zati horien hasierak bestean amaierarekin konbinatzen dira. Ondoren hiz horien defizizioa asmatu dezakegu irudimena erabiliz:
Termomenta: ahoan hotzbero handia sortzen duen goxokia.
Mikrometroa: inurrien sistema mikrometrikoa.
Salduna: dendaria, bezeroentzat beti prest daukena salda beroa.
Logo-rallye: testu bat idatzi behar da, aurrez zehaztutako zerrenda bateko hitzak ordena zehatz batean sartuz.
Hitz umedunak: bere baitan hitz asko dituzten hitzak bilatzean datza. Esate baterako “errealista” hitzen bate hitz hauek ere aurki daitezke: “erre” eta “lista”. Aitzaki hori aintzat hartua testu bat idatzi daiteke:
Neguko arratsalde ilun eta goibel hartan, Donostiatik Zumarragara zihoan trenean zegoen Maialen, bere aita eta nebarekin. Beasain igarotzen zeudela, hainbeste etxebizitza ikusirik, zera etorri zitzaion burura: “Errealista izanda, ezinezkoa da Maridomingi eta Olentzero gau bakar batean hainbeste etxeetan oparia uzteko denbora izatea.” Biharamuenan, bere kajoian gordeta zeukan lista kartazaletik atera eta begirada tristea bota zion. Sukaldeko harraskan erre zuen aitaren txiskeroarekin.