Idazketa oso gutxi lantzen da ikasgeletan eta, lantzen denean, ez da behar bezala egiten.
Zenbat aldiz, bigarren hezkuntzako irakasle geletan, jarraitu behar diogu leporatzen ikasleari nagikeria, ohitura falta besterik ez denean?
Nola ikasiko dute idazten behar den denbora eskaintzen ez badiogu?
Nola ez dute gorrotatuko idazketa, garezurrean duten altxorra erabiltzen erakusten ez badiegu?
Atal honetan, galdera hauek erantzuten saiatuko gara.