Ama koilaratxoa belarrian sartzen ikusten duen haurrak, eta ez ahoan, barre egiten du, "Ama oker dagoelako": hain handia, eta ez daki koilara behar bezala erabiltzen, arauen arabera. Nagusitasun-barre hori da haurrak egin ahal duen lehen barre-adierazpenetako bat. Berdin zaio amak nahita huts egin badu: bere keinua, nolanahi ere, okerreko keinua izango da. Amak, keinu hura bizpahiru aldiz errepikatu ondoren, aldatu eta koilaratxoa begian jarriko balu, "Nagusitasun-barrea" “harridurazko barrearekin" indartu egingo litzateke. Mekanismo sinple horiek ondo ezagutzen dituzte "gag" zinematografikoen asmatzaileek. Psikologoek badakite "nagusitasun-barrea" ezagutza-tresna bat ere badela, koilararen erabilera zuzen eta erabilera okerraren artean jolasten duena.
Istorio komikoak asmatzeko aukerarik errazena akatsaren ustiapenetik sortzen da. Eta aurrenekoak keinuzkoak izango dira, ahozkoak baino gehiago. Aitak zapata eskuetan jartzen du. Edo buruan. Zopa mailuarekin jan nahi du.
Keinu okerretatik sortzen dira gero istorioak, keinu oker horietatik “pertsonai erratu” andana sor daitezke.
Gizon bat zapatariarengana doa eskuetan jartzeko zapatak egitera. Eskuekin dabilen gizona da. Oinekin jan eta hitz egiten du. Gizon aldrebesa da. "Atsoa" deitzen dio neskari eta "ardoa" urari.
Zakur batek ez daki zaunka egiten. Uste du katu bat erakuts diezaiokeela, baina mau egiten irakasten dio, noski. Geroago, behi batek marru egiten erakusten dio: "Muu"
Zaldi batek pianoa jotzen ikasi nahi du. Apatx kolpeka dozenaka piano zanpatzen ditu. Etxe bat bezain handia den bat egin behar diote, eta lauhazka idazten du teklen gainean.
Hala ere, beharrezkoa da "nagusitasun-barrearen" alderdi berezi bati adi egotea. Kontuz ez bazabiltza, funtzio kontserbadorea hartu dezake, eta konformismorik inozo eta ankerrarekin bat egin. Hemen dago, hain zuzen ere, berriaz, ezohikoaz, txoriek bezala hegan egin nahi duen gizonaz, politika egin nahi duten emakumeez, besteek bezala pentsatzen ez duenaz, besteek bezala hitz egiten ez dutenaz, tradizioek eta araudiek nahi duten bezala hitz egiten ez dutenaz barre egiten duen erreakzionario komiko baten jatorria. Barre hark funtzio positiboa izan dezan, beharrezkoa da bere dardoak ideia zaharrei, aldatzearen beldurrari, zuzenduta egotea. Konformistaren aurkako "okerreko pertsonaiak" garaile atera behar dira gure istorioetan. Naturari, arauari "ez obeditzea" saritu behar dute. Desobedienteak dira mundua aurrerarazten dutenak!
Barre oldarkorra
Berdurrak kentzen direnean ateratzen dena. Hau da beldurra diozun hori zure esku dagoenean eta berarekin nahi duzuna egiten duzunean: jipoitu, zakarrontzira bota
Barre krudela
“Zine mutuan” erabiltzen zena.
Zergatikk egiten diogui barre erortzen denari? Birla bat bezala portatu delako, kosifikatu delako.
Adibideak:
Jefea eta langilea fabrika ikuskatzen. Jefeak zerbait idatzi behar duenean, langilea bizkarrean jartzen du orria mahai izango balitz bezala.
Kafkaren “Zubia” ipuina.
Barre hau, krudela hasieran, egonezin bat sortzen du, egoera injustoak isladatzen dizuelako. Parre egiten dugu, baina egoera tristea da. Hortik abiatzen da humore absurdoa (Ionesco, Becket, Pirandello...).