Mikroipuina berez osotasun bat bezala eratzen da; beraz, banako ente gisa irakurtzen dira eta ez dute obra nagusiei menpe dauden testuen testuinguruaren beharrik.
Mikrokontakizunen laburtasunak klase baten denbora-tartera egokitzea ahalbidetzen du. Horrela, jarduera hasi eta buka dadin egituratu daiteke, helburuak lortuz.
Ikasleak benetako testuei aurre egiten die, Euskal Herriko eta beste herrialdeetako kulturei buruzko ezagutza osatzeko.
Esperientziak erakutsi digunez, literatura-testuek hizkuntza erabiltzeko modu landuagoak aurkezten dizkiote ikasleari, hizkuntza-hausnarketarako tresna gisa balio diotenak, esanahi literalak eta metaforikoak bereizteko gaitasuna garatzen laguntzen diotenak, eta gai desberdinenei buruz eztabaidatzeko eta iritziak trukatzeko abiapuntua izan daitezke.
Deskribapen eta apaingarri literariorik ez izateak ikaslearen arreta trama narratiboan zentratzea eragiten du. Horretaz gain, ustegabeko amaiera harrigarriek ere, ikasleran motibazioa eta interesa pizten laguntzen dute.