Nire animalia fantastikoa
Helburua: animali baten deskripzioa aztertu eta imitatu.
Prozedura:
Ereduzko testu bat hautatu imitatu nahi dugun estrategiaren arabera.
Ereduaren ezaugarriak aztertu
Plangintza
Imitatu nahi dugun ezaugarri estilistikoaren abstrakzioa (tonua, erritmoa), sintaxia, egitura, narratzaile mota.
Ezaugarriaz modu praktikoan jabetzea, hau da, imitazio serioa edo satirikoa den testu bat idaztea.
Berrikuspena.
1. EREDUA
Pitoi sareztatua edo pitoi handia (Python reticulatus) Python generoko animalia da. Narrastien barruko Pythonidae familian sailkatuta dago.
Sare itxuran eratutako orban horiak edo arreak eta beltzak dituena, eta neurriz 9 m inguru luze dena. Dagoen sugerik luzeena; eta pisuan ere anakonda sugea da bera baino gehiago den bakarra. Asiako hego-ekialdean, Malaiako uhartedian eta Filipinetako uharteetan bizi da, oihan hezeetan batez ere, baina herrietara ere sartzen da tarteka. Lurreko hegaztiak eta ugaztun txikiak jaten ditu. Poltsak, karterak eta erloju uhalak egiteko oso erabilia da larrua.
Iturria: Txikipedia
2. EREDUAREN EGITURAREN AZTERKETA
Izen arrunta: pitoi handia
Izen zientifikoa
Pitoiaren deskribapen fisikoa eta ezaugarri bereizgarriak
Lurralde-banaketa
Elikadura-dieta
Gizakientzat erabilgarritasuna
3. PLANGINTZA
Idatzi ezazu ezagutzen dituzun animalien izenak. Adibideak: behia, sugea, tikan, sugandila, anakonda, marrazoa, izurdea
Asma itzazu animalia berrien izenak, aurreko animalien zatiak (2 edo 3) nahastuz.
Erabaki ezazu sortutako zein animaliaren inguruan idatziko duzun
4. TESTUGINTZA
Zehaztu zirriborro batean zeintzuk izango diren garatuko dituzun epigrafeak. Ez ahaztu zuk bakarrik ezagutzen dituzun alderdia: ohiturak, kondairak, bitxikeriak...
Hasi idazten
5. BERRIKUSPENA
Testua berrikusi galdera hauei erantzunez.
Behar diren hobekuntzak egin...