Homosintaxismoa: testu jakin baten egitura sintaktikoa erabili behar da testu berri bat sortzeko. Horrela, "katuak esnea edaten du" esaldia [S OZ Ad] bihurtuko litzateke, eta hortik "Maddik ipuina irakurtzen du" motako esaldi berri bat atera liteke. Egitura sintaktikoak nahi dugun sinpletasun edo konplexutasuna izan dezake.
Atsotitzak: atsotitz sorta bat eskaini (hemen bilduma zabala):
Astoak mandoari belarri luze
Bost xentimoko pupua eta hamar xentimoko trapua
Dagoenean bon-bon, ez dagoenean egon.
Gezurrak buztana motza du
Txapela buruan, ibili munduan
Helburua da atsotitz horiek erabiliz (edozein ordenean) testu bat sortzea.