Ikasturte honetan, nahiz eta banaduta egon, talde bat izaten jarraituko dugu, bai ikasgelan bertan, bai gure etxean, hala badagokio.
Birusa dela eta, gure osasuna mantentzeko, bizikidetza-arauen artean, erabaki batzuk bereziak izan behar dira eta guztion artean egingo ditugu. Proposamena zera da: ikastetxean hartutako osasun-neurriak ezagutu ondoren, gure ikasgelarako horma-irudi pertsonalizatuak garatzea. Hona hemen adibide batzuk:
Proposamena: Boluntarioen bila
Euskadin Elkarte solidario pilo daude. Konfinamendu garaian berri bat sortu da GGKEEn eskutik (Euskadiko ONG-ren koordinakuntza). Jendea laguntzeko helburu desberdinak ditu, baina ikasketan elkarren artean laguntza emateko ez da ezer aipatzen. Saiatuko gara gu?
Irakurri eta aztertu haiek egindako Triptikoa: Zenbat zatitan banatuta dago, zer aipatzen da zati bakoitzean, nolakoak dira irudiak, kontaktua eta abar.
Orain, aztertu zure ikasteko gaitasunak: zertan zara ona?, laburpenak egiten, marrazten, besteei azaltzen, problemak ebazten, eskemak egiten, euskera mantentzeko berbakidea izaten, ...?
Argi daukazu? beno, orain triptiko bat egingo duzu, aurrekoa eredutzat hartzen. Ez duzu zertan gehiegi idatzi behar, baina bai informazio garrantzitsuena: nor zara, zertan lagundu, zein den zure kontaktua, zure baldintzak...
Irakasleak guztien tritikoen fotokopiak egingo eta ikasgelako horma batean kokatuko ditu.
Irakasleentzat: